Ayuntamiento de Alegria-Dulantziko Udala

IRAGARKIA. ALEGRIA-DULANTZIKO UDALEKO FITXATEGI PERTSONALAK SORTZEKO ETA ALDATZEKO ARAUA

Udaleko Osoko Bilkurak, 2010eko maiatzaren 6an egindako bileran, ALEGRIA-DULANTZIKO UDALEKO FITXATEGI PERTSONALAK SORTZEKO ETA ALDATZEKO ARAUA hasiera batez onetsi zuen.

Jendaurrean izateko epean erreklamaziorik aurkeztu ez dutenez, behin betiko onetsitzat jo da, eta honako modu honetara idatzita gelditu da:

Xedapenaren titulua:

Udalak 2010eko maiatzaren 6an egindako Osoko Bilkuran onetsitako xedapena, Alegría-Dulantziko datu pertsonaletako fitxategien sorrera onetsi duena.

ZIOEN AZALPENA

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko (DBLO) 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, Herri Administrazioen titulartasuneko datu pertsonalen fitxategiak Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako xedapen orokorraren bidez soilik sortu, aldatu edo ezabatu ahalko dira eta artikulu horretan zehazten da xedapen horren oinarrizko edukia.

Jabetza Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeko (DBEAL) 18. artikuluaren bidez, Datuak Babesteko Erregistroa sortu zen eta lege horren aplikazio esparruaren barruko fitxategiak bertan inskribatu behar direla xedatzen da.

Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea garatzen duen urriaren 18ko 308/2005 Dekretuko 2. artikuluak xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek Datuak Babesteko Euskal Bulegoari (DBEB) jakinaraziko diote datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatzen direnean, Datuak Babesteko Erregistroan inskribatzeko, eta hori DBEBko zuzendariaren 2005eko uztailaren 21eko Erabakiaren bidez (2005eko abuztuaren 31ko 165 zenbakiko EHAA) onetsitako eredu normalizatuaren bitartez xedapena edo erabakia jakinaraziz egingo da.

Alegría-Dulantziko Udalean dauden datu pertsonalen fitxategien adierazpena egiteko beharra sortu denez eta egungo administrazio eta jarduera egituren egoerara egokitu behar direnez, xedapen hau egin behar da, datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legerian xedatutakoa betetzeko.

1.- Aplikazio esparrua

Xedapen honen bidez, Alegría-Dulantziko Udalak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategiak arautzen dira.

2.- Datu pertsonalen fitxategien eraketa

Datu pertsonalen fitxategi hauek sortu dira eta horien xehetasunak dagokien Eranskinean jaso dira:

Biztanleen Errolda.
Langileen Kudeaketa
Kudeaketa Ekonomikoa eta Kontularitzakoa.
Sarreren eta Irteeren Erregistroa
Administrazio Espedienteak.
Kudeaketa Fiskala, Zergen Kudeaketa eta Diru-bilketa.
Udal Zerbitzuen Erabiltzaileak
Izatezko Bikoteen Erregistroa.
Animalia Arriskutsuak
Interesen Erregistroa
Bideo-zaintza.




AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Xedapen hau ALHAOn argitaratuko da eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinaraziko zaio, horretarako ezarritako prozedura normalizatuaren bidez, DBEBren Datuak Babesteko Erregistroan inskribatzeko, eta ondoren, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan sartzeko.

Fitxategiak sortzeko erabakiaren eranskinak

Fitxategiak sortzea

1. Biztanleen errolda:

a) Xedea: Hauteskunde-errolda kontrolatu eta errolda-ziurtagiriak jaulkitzea.
b) Pertsonak edo taldeak: Udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoak.
c) Datuak biltzea: Galdeketak eta/edo elkarrizketak.
d) DATUEN jatorria: Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
e) Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak (izen-abizenak, NANa, helbidea, telefono zenbakia), ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (jaiotze-data, jaioterria, egoera zibila, sexua), datu akademiko eta profesionalak (prestakuntza, tituluak).
f) LAGAPenak: Nazionalak, legeak babestutakoak.
g) Fitxategiaren ardura duen administrazioa: Alegria-Dulantziko Udala.
h) Eskubidea egikaritzea: Alegría-Dulantziko Udaletxea, Herriko Plaza, 1.zk. 01240 Alegría-Dulantzi
I) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

2. Langileen kudeaketa:

a) Xedea: Udalean lan egiten duten pertsonak kudeatu eta kontrolatzea.
b) Pertsonak edo taldeak: Udalerako lan egiten duten langileak.
c) Datuak biltzea: Galdeketak, elkarrizketak.
d) DATUEN jatorria: Interesduna bera edo haren ordezkaria.
e) Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak (izen-abizenak, NANa, helbidea, telefono zenbakia, Gizarte Segurantzako zenbakia, irudia), ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (jaiotze-data, jaioterria, egoera zibila, sexua, adina, nazionalitatea, ama-hizkuntza), gizarte-baldintzei buruzko datuak (egoitzaren ezaugarriak, bizilekua), datu akademiko eta profesionalak (prestakuntza, tituluak, esperientzia profesionala), enpleguaren xehetasunei buruzko datuak (lanpostua, kidegoa/eskala, kategoria/maila), datu ekonomiko finantzarioak (bankuaren datuak, nominaren datu ekonomikoak, zerga-kenkariak /zergak).
f) LAGAPenak: Nazionalak, legeak babestutakoak.
g) Fitxategiaren ardura duen administrazioa: Alegria-Dulantziko Udala.
h) Eskubidea egikaritzea: Alegría-Dulantziko Udaletxea, Herriko Plaza, 1.zk. 01240 Alegría-Dulantzi
I) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

3. Kudeaketa ekonomikoa eta kontularitzakoa:

a) Xedea: Aurrekontuaren inguruko kontularitza, ekonomia eta finantza kudeaketa.
b) Pertsonak edo taldeak: Hornitzaileak eta hirugarren pertsonak.
c) Datuak biltzea: Galdeketak, datuen igorketa elektronikoa, etab. (fakturak, bisita-txartelak).
d) DATUEN jatorria: Interesduna bera edo haren ordezkaria.
e) Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak (izen-abizenak, NANa, helbidea, telefono zenbakia), lanpostuarekin lotutako xehetasunen datuak (lanpostua, kidegoa/eskala, kategoria/maila), merkataritza-informazioarekin lotutako datuak (jarduerak eta negozioak, merkataritzako lizentziak), datu ekonomiko finantzarioak (bankuko datuak), transakzioekin lotutako datuak (interesdunak hornitutako ondasun eta zerbitzuak, finantza-transakzioak, konpentsazioak / kalte-ordainak).
f) LAGAPenak: Nazionalak, legeak babestutakoak.
g) Fitxategiaren ardura duen administrazioa: Alegria-Dulantziko Udala.
h) Eskubidea egikaritzea: Alegría-Dulantziko Udaletxea, Herriko Plaza, 1.zk. 01240 Alegría-Dulantzi
I) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.






4. Sarreren eta Irteeren Erregistroa:

a) Xedea: Udalera sartzen eta bertatik irteten diren agiriak erregistratu eta kudeatzea.
b) Pertsonak edo taldeak: Udalarekin harreman administratiboa duten pertsonak.
c) Datuak biltzea: Galdeketak, datuen igorketa elektronikoa.
d) DATUEN jatorria: Interesduna bera edo haren ordezkaria, Herri Administrazioak.
e) Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak (izen-abizenak, NANa, helbidea, telefono zenbakia, sinadura / aztarna digitalizatua), gizarte-baldintzei buruzko datuak (beste batzuk: sarrera / irteera gaia).
f) LAGAPenak: Ez dago.
g) Fitxategiaren ardura duen administrazioa: Alegria-Dulantziko Udala.
h) Eskubidea egikaritzea: Alegría-Dulantziko Udaletxea, Herriko Plaza, 1.zk. 01240 Alegría-Dulantzi
I) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

5. ESPEDIENTEAK:

a) Xedea: Udalak kudeatzen dituen espedienteak kudeatu eta tramitatzea.
b) Pertsonak edo taldeak: Udalarekin harreman administratiboa duten pertsonak.
c) Datuak biltzea: Galdeketak.
d) DATUEN jatorria: Interesduna bera edo haren ordezkaria.
e) Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak (izen-abizenak, NANa, helbidea, telefono zenbakia, sinadura / aztarna digitalizatua, irudia), ezaugarri pertsonalak dauzkaten datuak (egoera zibilarekin lotutako datuak, familiarekin lotutakoak, jaiotze-data, jaioterria, adina, sexua, nazionalitatea, ama-hizkuntza), gizarte-baldintzekin lotutakoak (egoitzaren ezaugarriak, etxebizitza, jabetzak, ondarea, zein klub edo elkartetako kide den, lizentziak, baimenak, eskuespenak), datu akademiko eta profesionalak (prestakuntza, tituluak, ikasketetako historia), lanpostuarekin lotutako xehetasunen datuak (kidegoa/eskala, kategoria/maila, lanpostuak), merkataritza-informazioarekin lotutako datuak (jarduerak eta negozioak, merkataritzako lizentziak, sorkuntza artistikoak, literarioak, zientifikoak edo teknikoak), datu ekonomiko finantzarioak (diru-sarrerak, errentak, inbertsioak, ondare-ondasunak, bankuko datuak, zerga-kenkariak / zergak, aseguruak, laguntzak, onurak), transakzioekin lotutako datuak (interesdunak hornitutako ondasun eta zerbitzuak, interesdunak jasotako ondasun eta zerbitzuak, finantza-transakzioak, konpentsazioak / kalte-ordainak), administrazioko arau-hausteekin lotutako datuak.
f) LAGAPenak: Nazionalak, legeak babestutakoak.
g) Fitxategiaren ardura duen administrazioa: Alegria-Dulantziko Udala.
h) Eskubidea egikaritzea: Alegría-Dulantziko Udaletxea, Herriko Plaza, 1.zk. 01240 Alegría-Dulantzi
I) Segurtasun neurriak: Maila Ertaina.

6. Kudeaketa Fiskala, Zergen Kudeaketa eta Diru-bilketa:

a) Xedea: Udal tasa eta zergen zerga kudeaketa, kudeaketa fiskala eta bilketa.
b) Pertsonak edo taldeak: Udalarekin harreman ekonomikoa duten pertsonak.
c) Datuak biltzea: Galdeketak, inkestak, datuen igorketa elektronikoa.
d) DATUEN jatorria: Interesduna bera edo haren ordezkaria, Herri Administrazioak.
e) Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak (izen-abizenak, NANa, helbidea, telefono zenbakia, sinadura / aztarna digitalizatua), ezaugarri pertsonalak dauzkaten datuak (familiarekin lotutako datuak), gizarte-baldintzekin lotutakoak (egoitzaren ezaugarriak, etxebizitza, jabetzak, ondarea, lizentziak, baimenak, eskuespenak), merkataritza-informazioarekin lotutako datuak (jarduerak eta negozioak, merkataritzako lizentziak), datu ekonomiko finantzarioak (diru-sarrerak, errentak, inbertsioak, ondare-ondasunak, zerga-kenkariak / zergak, laguntzak, onurak).
f) LAGAPenak: Nazionalak, legeak babestutakoak.
g) Fitxategiaren ardura duen administrazioa: Alegria-Dulantziko Udala.
h) Eskubidea egikaritzea: Alegría-Dulantziko Udaletxea, Herriko Plaza, 1.zk. 01240 Alegría-Dulantzi
I) Segurtasun neurriak: Maila Ertaina.






7. Udal Zerbitzuen erabiltzaileak:

a) Xedea: Udalak eskaintzen dituen udal zerbitzuen erabiltzaileei buruzko datuak erregistratu eta kudeatzea.
b) Pertsonak edo taldeak: Udal zerbitzuen erabiltzaileak
c) Datuak biltzea: Galdeketak, elkarrizketak.
d) DATUEN jatorria: Interesduna bera edo haren ordezkaria.
e) Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak (izen-abizenak, NANa, helbidea, telefono zenbakia, sinadura / aztarna digitalizatua), ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilarekin lotutako datuak, familiarekin lotutakoak, jaiotze-data, jaioterria, adina, sexua), gizarte-baldintzei buruzko datuak (zein klub edo elkartetako kide den), datu akademiko eta profesionalak (prestakuntza, tituluak).
f) LAGAPenak: Ez dago.
g) Fitxategiaren ardura duen administrazioa: Alegria-Dulantziko Udala.
h) Eskubidea egikaritzea: Alegría-Dulantziko Udaletxea, Herriko Plaza, 1.zk. 01240 Alegría-Dulantzi
I) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

8. Izatezko Bikoteen Erregistroa:

a) Xedea: Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzea.
b) Pertsonak edo taldeak: Izatezko Bikote erregistroan izena ematea eskatu dutenak.
c) Datuak biltzea: Galdeketak, elkarrizketak.
d) DATUEN jatorria: Interesduna bera edo haren ordezkaria.
e) Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak (izen-abizenak, NANa, helbidea, telefono zenbakia, sinadura / aztarna digitalizatua), ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilarekin lotutako datuak, familiarekin lotutakoak, jaiotze-data, jaioterria, adina, sexua, nazionalitatea).
f) LAGAPenak: Nazionalak, legeak babestutakoak.
g) Fitxategiaren ardura duen administrazioa: Alegria-Dulantziko Udala.
h) Eskubidea egikaritzea: Alegría-Dulantziko Udaletxea, Herriko Plaza, 1.zk. 01240 Alegría-Dulantzi
I) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

9. Animalia Arriskutsuak:

a) Xedea: Udalerriko animalia arriskutsuak kontrolatzea.
b) Pertsonak edo taldeak: Animalia arriskutsurik duten pertsonak.
c) Datuak biltzea: Galdeketak, elkarrizketak.
d) DATUEN jatorria: Interesduna bera edo haren ordezkaria.
e) Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak (izen-abizenak, NANa, helbidea, telefono zenbakia, sinadura / aztarna digitalizatua), gizarte ezaugarriei buruzko datuak (ostaturen ezaugarriak, etxebizitza) ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (familiarekin lotutako datuak), bereziki babestutako beste datu batzuk (osasuna), arau-hauste penalei buruzko datuak.
f) LAGAPenak: Nazionalak, legeak babestutakoak.
g) Fitxategiaren ardura duen administrazioa: Alegria-Dulantziko Udala.
h) Eskubidea egikaritzea: Alegría-Dulantziko Udaletxea, Herriko Plaza, 1.zk. 01240 Alegría-Dulantzi
I) Segurtasun neurriak: Goi Maila.

10. Interesen erregistroa:

a) Xedea: Udalbatzako kideen ondare-ondasunen gaineko interesak, bateraezintasun kausa posibleak eta jarduerak erregistratzea.
b) Pertsonak edo taldeak: Alkatea eta udaleko zinegotziak.
c) Datuak biltzea: Galdeketak eta/edo elkarrizketak.
d) DATUEN jatorria: Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
e) Fitxategiaren oinarrizko egitura: identifikazio datuak (izen-abizenak, NANa, helbidea, telefono zenbakia, sinadura / aztarna digitalizatua), ezaugarri pertsonalak dauzkaten datuak (familiarekin lotutako datuak), gizarte-baldintzekin lotutakoak (jabetzak, ondarea, zein klub edo elkartetako kide den, lizentziak, baimenak, eskuespenak), datu akademiko eta profesionalak (zein elkargo edo elkarte profesionaletako kide den), lanpostuarekin lotutako xehetasunen datuak (kidegoa/eskala, kategoria/maila, lanpostuak), merkataritza-informazioarekin lotutako datuak (jarduerak eta negozioak, merkataritzako lizentziak), datu ekonomiko finantzarioak (diru-sarrerak, errentak, inbertsioak, ondare-ondasunak, bankuko datuak, zerga-kenkariak / zergak, aseguruak, laguntzak, onurak).

f) LAGAPenak: Ez dago.
g) Fitxategiaren ardura duen administrazioa: Alegria-Dulantziko Udala.
h) Eskubidea egikaritzea: Alegría-Dulantziko Udaletxea, Herriko Plaza, 1.zk. 01240 Alegría-Dulantzi
I) Segurtasun neurriak: Maila Ertaina.

11. Bideo-zaintza:

a) Xedea: Udal eremuetan sartzen diren pertsonen erregistroa.
b) Pertsonak edo taldeak: Udal eremuetan sartzen diren pertsonak.
c) Datuak biltzea: Bilketarako beste prozedura batzuk.
d) DATUEN jatorria: Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.
e) Fitxategiaren oinarrizko egitura: Identifikatzeko datuak (irudia /ahotas).
f) LAGAPenak: Ez dago.
g) Fitxategiaren ardura duen administrazioa: Alegria-Dulantziko Udala.
h) Eskubidea egikaritzea: Alegría-Dulantziko Udaletxea, Herriko Plaza, 1.zk. 01240 Alegría-Dulantzi
I) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

Denek jakin dezaten ematen da aditzera.

Alegría-Dulantzin, 2010eko uztailaren 5ean
ALKATEA


Sin.: Félix Bengoa Ibáñez de Garayo